Azala
Liburua Eskuragarri

UPV/EHUko Zuzenbide Fakultatearen hiztegi juridikoa / Xabier Alberdi Larizgoitia ... [et al.] (Hiztegi Juridikoaren koordinatzaileak)

Ugari dira lexiko juridikoaren zerrendak, terminologia juridikoaren datu-baseak eta glosario espezializatuak. Hortxe ditugu, besteak beste, Eusko Jaurlaritzaren Terminologia Batzordearen, UZEIren, IVAPen edo Justizia Sailaren lanak. Baina hutsune bat igartzen zen, kontzeptu juridiko nagusiak bilduko zituen lan orokor baten falta nabari zen, eta, hain zuzen ere, hutsune hori betetzera dator, hein batean behintzat, hiztegi juridiko hau. Izan ere, erabiltzaileak bertan jasota aurkituko ditu zientzia juridikoen esparrura hurbiltzen denak graduko ikasketetan ezagutu eta menderatu beharreko terminoak, definizioz eta azalpenez hornituak. UPV/EHU da egun zientzia juridikoen alorreko ikasketak oso-osorik euskaraz eskaintzen dituen erakunde bakarra. Eta, hain zuzen ere, erakunde honen konpromisoari eta bertako irakasle eta ikertzaile euskaldunen urteetako ekarpenari zor diegu eskuen artean dugun hiztegia. UPV/EHUren Zuzenbide Fakultatearen 50. urteurrena ospatzen ari garen honetan, hementxe dugu hiztegi hau zientzia juridikoak euskaraz irakasten egin ditugun 30 urteren ekarpen gisa: ia lau urtez 60 lagunek baino gehiagok eginiko ahaleginari esker dator orain erabiltzailearen eskura. Zer hobetua izango du, noski. Baina, zalantzarik gabe, euskara juridikoaren garabidean mugarri bat izango delakoan gaude.

Zerrenda:
Erakunde egilea: Euskal Herriko Unibertsitatea. Argitalpen Zerbitzua
Beste egile batzuk: Alberdi Larizgoitia, Xabier ; Azkarate, Miren ; Ezeiza, Joseba ; Imaz Zubiaur, Leire ; Ordeñana Gezuraga, Ixusko
Argitaratua: Bilbao : Euskal Herriko Unibertsitatea, Argitalpen Zerbitzua, L.G. 2019
Gaia
Generoa / Forma Monografiak
Loturak: Argitaletxearen webgunea

Internet

Argitaletxearen webgunea
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Hiztegiak, entziklopediak eta atlasak HIZ ZUZ 77 19 Eskuragarri  Eskatu EK20010160