Azala
Liburua Eskuragarri

Gogoeta-bide irekiak : fikzio, egia, balio eta hezkuntzari buruzko saiakera filosofiko bat / Agustin Arrieta Urtizberea

Gogoeta-bide hauek alderdi guztietatik irekiak dira. Alde batetik, zitekeena zen aukeratutako gai batzuk ez egotea eta beste gai batzuk sartzea. Azken unean bakarren bat sartu da zerrendan eta bakarren bat atera da bertatik. Beste aldetik, gai zerrenda irekia izateaz gainera, gai bakoitzaren jorrapena ere irekia da. Egilea batzuetan eroso samar sentitu da bidea egiten, gaia gertukoagotzat zeukalako. Besteetan, ordea, kostata egin du aurrera, baina gaiaren gaineko interesak bultzatu eta motibatu du egilea. Auzi filosofikoak interesgarriak iruditzen bazaizkizu, gogoeta hauetan probetxuzkorik aurkituko duzu. Gaien artean badaude ezagutza, egia eta egia-osteari lotzen zaizkienak, badaude arte, fikzio eta umoreari lotutakoak, badaude natura, kultura eta hezkuntzaren inguruan dabiltzanak, badaude erlijio, politika eta etikari atxikiak, badaude feminismoaren ingurukoak... Bi helburu dauzka lan honek. Lehenik eta behin, auzi filosofikoak gustuko dituen jendeak tresna, kontzeptu edo pentsabide batzuk aurkitu beharko lituzke orrialdeotan. Bigarrenik, testu honek bere osotasunean ikuskera filosofiko bat garraiatu beharko luke, besteak beste, filosofia egiteko edo ulertzeko modu bat adierazi beharko luke. Halaber, lan hau eztabaidarako proposamen landua da.

Zerrenda:
Egile nagusia: Arrieta Urtizberea, Agustin
Argitaratua: [Bilbao] : Euskal Herriko Unibertsitatea, Argitalpen Zerbitzua, L.G. 2019
Bilduma: Filosofia (Euskal Herriko Unibertsitatea) ; 12
Gaia:
Generoa / Forma: Monografiak
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Liburu honi buruzkoak Artefaktua telesaioan