Azala
Liburua Eskuragarri

Cantervilleko mamua eta beste ipuin batzuk / Oscar Wilde ; hitzaurrea eta oharrak, Aránzazu Usandizaga ; itzulpena, Juan Mari Mendizabal ; irudiak, Jesús Gabán

Oscar Wilderen nortasun kontraesankorra ezagututa bakarrik uler daiteke nolatan literatura (eta are bizitza bera ere) jolas bihurtu zuen gizon bat hain kontakizun amultsuak eta balio moralez beteak idazteko gauza izan daitekeen. Hori da, hain zuzen, eta ez besterik, gure arima-zolan geratzen den hondarra Cantervilleko mamuaz -gizarte sinesgogor eta pragmatiko batek gupidagabe iraintzen duen ameslari eta artista egoskor horretaz- errukitzen garenean, edota suziri luzanga eta distiratsu (baina, azken batean, artifiziozko sua baino ez den) horren handinahikeria barregarriaz trufatzen garenen. Bestetik, Wildek giharrean ukitzen gaitu Printze zoriontsuaren eta enararen arteko amodio "heriotzaz haratagoko" hori gurekin partekatzen duenean, edota, lagun faltsuaren zurikeria agerian utzita, gure sumina pitzarazten duenean ere. Azken batean, liburu honetako ipuin guztietan gailentzen da Wilderen harako esaldi hura: "Gaur egun, jendeak gauza guztien prezioa ezagutzen du, baina ez berorien benetako balioa". Wilderen kontakizunetan ageri diren giza balio sakon horiek eta haren prosa bikainari darion trinkotasunak erne mantenduko dute uneoro irakurlearen arreta. Literatura-eskolaren xede didaktikoari jarraituz, hitzaurrea eta argibide-oharrak erantsi dizkiogu edizio honi, baita jarduera-sail bat ere, liburua literaturaren ikuspegitik ez ezik, hizkuntza eta estiloaren ikuspegitik eta etikaren ikuspegitik ere lantzeko aukera ematen duena.

Zerrenda:
Egile nagusia: Wilde, Oscar (1854-1900)
Egilea(k): Usandizaga, Aránzazu ; Mendizabal, Juan Mari ; Gabán, Jesús
Argitaratua: Bartzelona : Vicens Vives, 2017
Edizioa: 1. argit.
Bilduma: Literatura-eskola (Vicens Vives) ; 4
Gaia:
Generoa / Forma: Haur eta Gazteentzako Literatura
Adina / Maila: 12 urtetik aurrera (berdea)

Antzeko izenburuak