Migrazioak eta garapena : Win-win agertokia posible ote? / Gorka Moreno Márquez, Xabier Aierdi Urraza; Hegoa
Migrazioek lortu al dezakete garapena sustatzea jatorrizko zein helmugako lurraldeetan? Denak irabazle aterako diren win-win agertokia posible ote da? Eskuarki, ezezkoa da erantzuna. Ezintasuna ez dagokio immigrazioari, garapen aukerari berari baino. Aspaldi erakutsi zuten buru argitsuenek azpigarapena garapenaren halabeharrezko emaitza zela. Garapena/azpigarapena prozesu berbera da. Bata eta bestea elkarri loturik daude, banatu ezinik. Immigrazioa eta garapena elkar elikatze aldera, ekonomia eta mundu-sistemaren baldintza eta faktoreak asimetria eta desorekaz beterik daude. Hasieratik, gainera, desoreka eta ezberdintasunak daudelako gertatzen dira migrazio-fluxuak. Migrazioak ez dira oreka testuinguru batean sortzen, eta ezin da alde batera utzi azken urteetan eredu neoliberalak barne-ezberdintasunak handitu baino ez dituela egin garatu gabe dauden herrialde gehienen kontra. Zenbait kasutan eta baldintza jakinetan, zirkuluaren koadratura mugatuak lor litezke, baina emaitza horiek ezin dira orokortu. Familia- eta komunitate-estrategiak sustatzeko balio badute ere, ezin dute egitura aldaketarik sustatu. Hau da, onura eskasak dakartza jatorrian, nagusiagoak helmugako lurraldeetan, eta, kasu gehienetan, beti ez esatearren, helmugako lurraldea ateratzen da garaile immigrazioaren eta garapenaren arteko harremanean.
Erakunde egilea: | |
---|---|
Beste egile batzuk: | ; |
Argitaratua: |
Bilbo
: Hegoa
, 2018
|
Bilduma: |
Hegoak zabalduz
|
Gaia | |
Generoa / Forma |
Erreferentzia-materialak
Monografiak |
Loturak: |
Ikusi materiala Hegoa-ren webgunean Joan material honetara |

Internet
Ikusi materiala Hegoa-ren webguneanJoan material honetara
Material-mota | Kokapen-kodea | Egoera | Barra-kodea |
Aldizkariak | INTERNETEKO BALIABIDEA | EK19120311 |