Azala
Liburua

Florentziako gobernuaz solasean

Francesco Guicciardini (Florentzia 1483, martxoak 6 - Arcetri 1540, maiatzak 22) Italiako bizitza politiko zalapartatsu eta konplexuaren protagonista izan zen XVI. mendearen lehen erdian, batez ere Medici familia indartsuaren baitan eta zerbitzuan buruturiko lan politikoagatik. Humanitate eta Zuzenbide ikasketez jantzia, Europak garai hartan izandako pentsalari politiko inportanteenetarikotzat jotzen da bere idatzietan aurkitzen dugun "modernotasunagatik". Honetaz gain, nabarmentzekoa da historiaren azterketari ematen dion garrantzia, metodologia modernoz ikertzen baitu, garaiko kronistak oso bestelako bideetatik zebiltzan bitartean, eta horregatik historiografia modernoaren aitatzat hartzen da. "Florentziako gobernuaz solasean", Guicciardinik bere garaiko politiko inportante batzuek Florentziako gobernuaz duten balizko solasaldia erakusten digu, aurrez egileak proemio esanguratsu eta argigarrian bere helburuak azaltzen dizkiolarik irakurleari. Lehen liburuak metodo politikoaren inguruko diskurtsoa garatzen du. Bigarrenak erakundeen berrikuntzei buruzko alderdi praktikoetan sakontzen du eta burutu beharreko aldakuntzak proposatzen, bere hirian ahalik eta gobernu errepublikar onena ezarri ahal izateko, gobernu mistoa eta ordenatua, Florentziak aurrera egin ahal izan zezan berpizkunde garaiko Italia nahaspilatsu hartan.

Zerrenda:
Egile nagusia: Guicciardini, Francesco (1483-1540)
Erakunde egilea: Euskal Herriko Unibertsitatea
Beste egile batzuk: Adot Lerga, Alvaro ; Elexpuru, Juan Martin ; Antxustegi Igartua, Esteban ; Ezkiaga, Patxi (1943-2018)
Argitaratua: Bilbo : Euskal Herriko Unibertsitatea, L.G. 2019
Bilduma: Limes ; 25
Gaia
Generoa / Forma Monografiak
Loturak: Argitaletxearen webgunea

Internet

Argitaletxearen webgunea
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Monografia 321.01 GUI flo Eskuragarri  Eskatu EK19120296