Azala
Aldizkako argitalpena Eskuragarri

Gatazka armatuak, bakea eta garapena / Itziar Mujika Chao, Iker Zirion Landaluze, Hegoa

Historian zehar bai gatazka armatuak bai bakea oso modu murritzean ulertu izan dira. Analisi eta ikasketa hegemonikoek, boteretsuen interesei jarraituz, bi fenomeno horien elementu zehatz batzuk baino ez dituzte ikusarazi nahi izan. Azken ia hiru hamarkadetan, “bake liberalaren” ikuskera nagusi bihurtu da. Hala ere, eta aldi berean, ikuskera horren aurrean, teoria kritiko desberdinek gatazka armatuen eta bakearen errealitatearen azalpenak asko aberastu dituzte. Teoria horiek –feminismoa barne– gatazka armatuaren kontzeptua zabaldu dute eta, horrekin batera, euren sorrera, zergati, bilakaera eta ondorioen analisia ere bai. Horrek bakearen kontzeptuaren zabalkuntza ere ekarri du, herrien eta pertsonen garapena –hori ere modu zabalean ulertuta– barne bilduz. Hori guztia kontuan izanda, testu honetan, lehenik eta behin, gatazken eta bakearen definizioen aniztasuna aztertuko dugu. Ondoren, gatazka armatuek populazioaren garapenean duten eraginean zentratuko gara, bi faktoretan sakonduz: gatazka armatuen zergatietan, alde batetik, eta gatazka armatuek garapenarekin duten loturen inguruko analisi ekonomikoetan, bestetik. Azkenik, generoan oinarritutako botere egiturek gatazka armatuetan eta horien ondorioetan duten eraginaren inguruan jardungo gara, emakumeen garapenean duten eraginean sakonduz.

Zerrenda:
Erakunde egilea: Hegoa (Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari Buruzko Ikasketa Institutua)
Beste egile batzuk: Mujika Chao, Itziar ; Zirion Landaluze, Iker
Argitaratua: Bilbo : Hegoa , 2019
Bilduma: Hegoak zabalduz
Gaia
Generoa / Forma Erreferentzia-materialak
Monografiak
Loturak: Ikusi materiala Hegoa-ren webgunean
Joan material honetara