Ikastolatik Zumadira / [koordinatzailea, Antton Amondarain ; erredakzioa, Feli Etxeberria ... et al.]
Amezketako Udalak urteak daramatza, beste arduren artean, herri honen eta amezketarron historia aztertzen eta liburu bidez ezagutarazten.
Oraingoan, hari beretik tiraka, Amezketako San Bartolome ikastolaren historiari heldu dio bereziki, eta historia garrantzitsu hori Amezketako Eskolen Historian txertatu eta kokatu du.
Beraz, irakurle, 1693tik hasi et gaur arteko eskolen historia duzu orri hauetan. Eskola zaharreko testigantzak aurkituko dituzu lehenik; jarraian, 1960ko hamarkadan indar handiz eman zen ikastolen fenomeno iraultzailearen berri izango duzu; segidan, mugimendu horretan oinarritzen den Amezketako San Bartolome ikastolaren ibilbide garrantzizko bezain arazotsua aurkituko duzu, eta azkenik, egungo Zumadi Euskal Eskola izango dugu aipagai. Eta testu hori gozatu eta irakurketa errazteko asmoz argazki asko txertatu ditugu, batzuk egungoak eta beste batzuk aspaldi samarrekoak.
Amaitzeko, Zumadi euskal eskola da gaur egun Amezketako herriak bere ikasleak hezteko eta bizitzarako prestatzeko duen eskola. Ea historia ezagutzeak bultzatzen gaitun denok eskola horri garrantzia ematera eta Zumadi eskola goi mailan jartzera.
Zerrenda: