Azala
Liburua Eskuragarri

Euskal langile andreak : antzinako erregimenetik kapitalismora / Oiane Valero Belasko

"Liburu honek garrantzia bikoitza dauka, Euskal Herriko langile andreak kapitalismoa sortze-garatze prozesuan kokatu baititu... Herrialdez herrialde, euskal langile andreak nazio-kalse-sexu zapalkuntza pairatu zuten (duten). Kapitalismoak euskal langile andreen azpiratze eta desjabetze prozesua areagotu zuen: etxea, lurra eta ekoizpen bitartekoak ostu zizkien eta sexuaren araberako lan banaketa eta jabetza-botere pribatuaren antolaketa ezarri; gorputzaren, sexualitatearen edota ugalketaren gaineko kontrola kendu zizkien, eta izaera bera ukatu zien, euskal edota langile izaera, baita sexu-identitatea ere. Azken hiru mendeetan, euskal langile andreek erantzun irmoa eman zioten azpiratze/desjabetze prozesuari: matxinadetan, laborarien erreboltetan, grebetan, sufragioaren aldeko aldarrikapenetan, gerra edota herri borroka ugaritan hartu zuten parte, jende multzoan edota andre taldeetan antolatuta. Borrokak emaitza arrakastatsuak izan ditu. Nabarmena da euskal langile andreek zapalkuntzaren kontzientzia hartu izana, nabarmenak egin urratsak (lan merkatuan, eguneroko bizitzan edota jendartean), nabarmena lortu autonomia ekonomikoa, askatze prozesurako ezinbesteko zutabea. Hala eta guztiz ere, zapalkuntzaren oinarriak sendoak dira eta askatasunerako bidea luzea.

Zerrenda:
Egile nagusia: Valero, Oiane
Argitaratua: Bilbo : Ipes, 2019
Edizioa: 1. ed.
Gaia:
Generoa / Forma: Monografiak
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Monografia 331-055.2(460.15) VAL eus Eskuragarri  Maileguan eskatu EK19110679