Azala
Liburua Eskuragarri

Aldibereko / Ingeborg Bachmann ; itzultzailea, Idoia Santamaría Urkaregi ; [hitzaurrea, Idoia Santamaría Urkaregi]

Paper-ertz batean egindako bozeto moduko batzuk dira ipuinok Bachmannentzat, eta, emakume batzuen erretratua egiteaz gainera, garai jakin bateko ohiturak ere erakutsi nahi izan zituen. Ipuin independenteak dira denak, baina egitura zikliko bat osatzen dute denen artean. Lehenengo ipuina (Aldibereko) eta azkena (Aintzirarako hiru bide) liburuaren bizkar-hezurra dira: ipuin horietako bi emakume protagonistak profesional arrakastatsuak dira –aldibereko interpretea bata, kazetari eta argazkilaria bestea–, eta kontraste nabarmena egiten dute beste hiru istorioetako emakumeekin, zeinak nartzisismo hutsalean, beldurrean eta errealitatea ukatzeko ahaleginean katramilatuta baitaude.

Zerrenda:
Egile nagusia: Bachmann, Ingeborg (1926-1973)
Beste egile batzuk: Santamaria, Idoia
Argitaratua: [Donostia] : [Iruñea] : Erein ; Igela, L.G. 2019
Bilduma: Literatura Unibertsala (Ibaizabal) ; 176
Generoa / Forma Helduentzako Literatura
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Liburu honi buruzkoak Artefaktua telesaioan