Azala
Liburua Eskuragarri

Francoren bilobari gutuna / Artedrama, Le Petit Théatre de Pain, Dejabu Panpin Laborategia, Unai Iturriaga eta Igor Elortzarekin idatzita

Artedrama, Dejabu Panpin Laborategia eta Le Petit Théâtre de Pain taldeek Unai Iturriaga eta Igor Elortzarekin batera idatzi zuten Francoren bilobari gutuna. Errautsak eta Hamleten ostean hirugarren elkarlana, Zaldi urdinaren aurrekoa. Euskal gizartea irakurtzen duen teatro politikoa, lerratua, engaiatua eskaintzen digute Francoren bilobari gutuna oholtzaratu duten kolektiboek. Iragan hurbila azterturik, orainaldia eta geure komunitatea hobeto uler ditzagun ahaleginetan murgildu gaituzte lan honetan. Sortzaileek, gainera, teatroa erritua den heinean eta, hartara, esperientzia konpartitua dela ulertuta, katarsia indarrean jartzeko mekanismoak aktibatzen dituzte, azken finean, teatroa gure gaitzentzat sendabidea izan daitekeelako ustekoak baitira.

Zerrenda:
Egile korporatiboa(k): EHAZE ; Artedrama ; Dejabu panpin laborategia ; Le Petit Théâtre de Pain (Lapurdi)
Egilea(k): Elortza, Igor ; Iturriaga, Unai
Argitaratua: Donostia : Zarautz : EHAZE ; Susa, 2019
Edizioa: [1. argit.]
Bilduma: Ganbila (Susa) ; 3
Generoa / Forma: Antzerkia
Interneteko baliabidea
Helduentzako Literatura
Loturak: Liburuaren bertsio digitala (Susa)