Azala
Liburua Eskuragarri

Hori zen dena / Goiatz Labandibar

“Hori zen dena” esaten da bitan ipuinotan. Bi ahots ezberdinetan. Biak emakumezkoenak, narrazio honetako pertsonaia guztiz gehienak bezala. Eta balio desberdinekin esaten da bietan. Batean, abisu baten itxiera da. Bestean, aldarria, bizitza berri baterako atea irekitzeaz batera esana. Hamasei dira liburu hau osatzen duten piezak; 15 + 1, hobe esanda (eta irakurleak berehala antzemango dio zergatik). Hamasei giro, hamasei mundu, eta bilaketa bakarra: egunerokotasunaren ifrentzuaren eta pitzaduren berri ematea irakurleari. Xalo-xalo batzuetan, maltzurki bestetzuetan, ironiaz maiz, barrez zein serio, bero nahiz epel, sekula ez hotz. Eta beti dirdiraz eta bizi-bizi. Labandibar kontalaria da senez, eta lañotasun landu batez laguntzen dio irakurleari literatura eta bizitzaren arteko muga ez beti zehatzetan barrena.

Zerrenda:
Egile nagusia: Labandibar Arbelaitz, Goiatz
Argitaratua: Irun : Alberdania, 2019
Edizioa: 1. argit.
Bilduma: Narrazioa (Alberdania)
Generoa / Forma Helduentzako Literatura
Loturak: Argitaletxearen webgunea

Internet

Argitaletxearen webgunea
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Narratiba (Helduentzat) N LAB hor Eskuragarri  Eskatu IRALE19110573
Narratiba (Helduentzat) N LAB hor Eskuragarri  Eskatu EK19100350