Azala
Baliabide elektronikoa

Emakumeak bidean [Interneteko baliabidea - Webgunea]

Ongi etorri Emakumeak bidean ikasmaterialera! Humanitatearen historia emakumeen historia ere bada, nahiz eta emakumeek egindako ekarpena isila izan den orain arte eta, kasu batzuetan, baita ezkutatua ere. Ibilbide luzea egin du gure gizarteak emakumeek egindako lanari balioa ematera iritsi arte. Historian zehar emakumeek oinarrizko eskubideen urraketa sufritu behar izan dute: jabetza, heziketa, bozkatzeko eskubiderik ez… Dena den, beti egon dira emakume adoretsuak, jakintza-arlo ugaritan bide berriak zabaldu dituztenak: politikan parte-hartu dutenak, artean gailendu direnak, hezkuntza berritu eta bultzatu dutenak, zientzialari aurreratuak… Webgune honetan, zenbait euskal emakumek irekitako bideen berri emango dizugu; bertan duzun metro-mapa honetan hainbat jakintza-arlo islatzen dituzten metro-lineak aurkituko dituzu: bertako geltokietan geratuz gero, euskal emakume adoretsu baten biografia laburra aurkituko duzu eta baita bere ibilbidea ulertzeko hainbat baliabide ere. Has zaitez emakumeen metroan bidaiatzen!

Zerrenda:
Erakunde egilea: EIMA 2.0 (2018ko deialdia)
Beste egile batzuk: Mitxelena Erice, Leire ; Zurutuza Zapirain, Juan Mari ; Pérez Piriz, Pilar ; Espinoza Álvarez, Andrés
Argitaratua: Donostia : , 2019
Gaia
Generoa / Forma Curriculumeko baliabideak
EIMAk onetsitako materialak
Eduki digital didaktikoak
Loturak: Joan material honetara
Deskargatu webgunea
Adina / Maila: DBH, 4. maila

Internet

Joan material honetara
Deskargatu webgunea
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza INTERNETEKO BALIABIDEA EK19090129