Euskal Herriaren emantzipazioaz

Estatu propioaren beharra, zertarako? 1.- Hizkuntza berberaren distiran, aldi berean materialak eta sinbolikoak diren baliabide organizazionalak bideratuz jendetza bateratzeko. 2.- Herri (nazio) eta lurralde jakin baten mugetan mekanismo organizatu multzoarekin autoritate subiranoz jarduteko. 3.- Herri (nazio) bereko denei legezko identitate sozial bakar bat eskaintzeko. 4.- Existitzen garela sinesten dugulako, ilusio hori eskudunduz bermatzeko. 5.- Bere funtzio orokorrenetarik bat den klasifikazio sozialak ekoiztuz kanonizatzeko. Ez da harritzekoa Estatua eta estatistikak harremandurik daudela konstatatzea. 6.- Ekimenak ekoizteko balioa duelako, baina ez nolanahikoak, ekimen baimenduak baizik, autoritatez hornituak direnak, alegia. 7.- Berme morala partikularretik unibertsalera eraldatzeko. 8.- Ekimen propioak berebiziko dimentsioetara eramateko: mailaz ofizialak, publikoak eta unibertsalak bihurtuz, alegia. 9.- Egitura juridiko propio baten bidez eskaria denaren hornikuntza sostengatzeko. Merkatua eraikitzea, besteak beste, Estatuaren funtzioetariko bat baita. Beste hainbat esan daiteke segurtasun soziala, ordena publikoa, etab. alorrekiko. 10.- Legezko sinbolika erakundetzeko: mapa, ikurriña, ereserkia, selekzioen kamisetak, etab.

Zerrenda:
Egile nagusia: Apalategi, Jokin
Formatua: Liburua
Argitaratua: Donostia : Utriusque Vasconiae, 2013
Edizioa: 1. argit.
Saila: Ideiak (Utriusque Vasconiae) ; 4
Gaia
Generoa / Forma Monografiak
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Monografia 323.17 APA eus Eskuragarri  Eskatu EK19090055