Azala
Liburua Eskuragarri

Bizitza motor gainean / Xabier Mendiguren

18 urte ditu Ainarak. Amaitua du Batxilergoa, baina ez du garbi ikusten zer egin bizitzan eta, amari aurre eginez, ikasketak alde batera utzi eta amonaren etxera joango da bolada baterako. Handik lagun bati idatziko dizkio gutunak, bere bizitzaren berri emateko: bururatzen zaizkion ideiak, gertatzen zaizkion pasadizoak… Tartean izango dira hainbat ustekabe eta bihotza pilpiraz jarriko dioten zenbait abentura. Eskutitz horien bidez joango gara ezagutzen Ainara bera, eta baita haren ingurua ere: gaztaroaren lilurak eta beldurrak, norbere buruaren eta geroaren jabe izateko egin beharreko borrokak…

Zerrenda:
Egile nagusia: Mendiguren Elizegi, Xabier
Argitaratua: Donostia : Elkar, L.G. 2019
Bilduma: Taupadak (Elkar) ; 55
Gaia
Generoa / Forma Haur eta Gazteentzako Literatura
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Adina / Maila: 12 urtetik aurrera (horia)

Internet

Argitaletxearen webgunea
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Haur eta gazteentzako narratiba N MEN biz Eskuragarri  Eskatu EK19090012