Faustoren itzala

Faustoren itzala-k bi hari ditu, elkarren artean etengabe txirikordatzen direnak. Lehenengoa, Juan Jose Elhuyarrek Fausto anaiari Kolonbiatik bidaltzen dizkion gutunek osatzen dute. Hari mutur horri tiraka, elhuyartarren sekretuarekin ez ezik, garai hartako giroarekin ere topo egingo du irakurleak. Ilustrazioa, erromantizismoaren hastapenak, Inkisizioa, masoneria, Ameriketako herrien independentzia gogo ernaldu berria... Bigarren haria, berriz, gure egunetan Ipar Europatik Euskal Herrira etorritako gazte baten istorioa da. Gazte horrek Upsalako Unibertsitatean noizbait galdu ziren Elhuyarren gutunak aurkitu eta hona ekarri ditu. Bere peripeziaren berri berak grabatutako bideon bitartez ematen digu.

Zerrenda:
Egile nagusia: Rodríguez Bornaetxea, Fito
Formatua: Liburua
Argitaratua: Donostia : Utriusque Vasconiae , 2004
Edizioa: 1. argit
Saila: Egunero irakurtzen delako ; 3
Generoa / Forma Helduentzako Literatura
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Narratiba (Helduentzat) N ROD fau Eskuragarri  Eskatu EK19070066