Azala
Liburua Eskuragarri

Haurgintza minetan / Mikel Zarate

Dikotomiez beteta dago nobela hau. Areago, kontrajarpen-sare gorapilotsua josi du Mikel Zaratek, orratz trebeaz. Horra hor lekuak kontrajarrita, Ekidazu batetik -Txorierri edo, letrak lekuz aldaturik, Euzkadi- eta Botxoa -Bilbo-, aintzinakoa eta etorkizunekoa; horra hor gazteagoak -erdaldun berri ia- eta zaharrak -euskaldun hutsak kasik-, aurrez aurre; horra hor Ekidazuarrak eta Don Trifon, muturka. Hor erdian, aipatu dugun Don Trifon eta bere txakurrak ageri dira, bai, txakurretariko bat akatu baitute. Ondorioz, atxiloketak, gauez dabiltzan ez-gauekoak, ihesak eta beste; gure egoerarekiko alegia zuzena, egun-eguneko bezain mingarria. Ezin gaurkoagoa den gaia, beraz, manikeismotik alde egin guran. Eta beti hor, telebista, beti telebista, media horrek hartu duen indarra eta eraginkortasuna aldez aurretik igarri eta iragarri baitzizkigun Zaratek. Publizitateak, sasi euskaltzaleek, sariketa antzuak, diskotekak eta halakoek, zertzelada koloretsuz tindatzen dute Mikelek osoturiko mihisea.

Zerrenda:
Egile nagusia: Zarate, Mikel (1933-1979)
Argitaratua: Donostia ; Baiona : Elkar, 1992
Edizioa: 2. argit.
Bilduma: Euskal literatura. Elaberria (Elkar) ; 114
Generoa / Forma: Helduentzako Literatura
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
N ZAR hau Eskuragarri  Maileguan eskatu EK19070065