Nafarroako historia : mendeetan zehar landutako identitatea

Liburu hau bilakaera historikoan barna egindako ibilbide laburra da. Hasten da gizaki batzuk, hots, baskoiak, mendebaldeko Pirinioetan finkatu zirenean, goi-paleolitoaren akaberan, eta XX. mendean bukatzen da, 1999ko hauteskunde autonomikoetan, zehazki. Orrialde hauetan zehar, Luis Landak aletu eta aztertu egiten du nafar herriaren jatorria eta bilakaera, bere identitatea eta nortasuna historian barreneko bide luzean lantzen joan den herria baita. Egileak begirada atzera bota du, jomuga sekulan galdu gabe, gure arbasoak ezagutzeko eta eguneroko gertakari politikoak, sozialak, ekonomikoak eta kulturalak azaltzeko eta interpretatzeko. Azken buruan, etorkizunari begira egindako gogoeta, ikasbidea eta proiektua da. Bere 25 kapituluen bitartez, sakontzen du erromatartzeak utzitako itzalean, bisigodo, franko, arabiar eta juduenganako harremanetan; Iruñeko eta Nafarroako erresumen eraketa eta garapenean, marko europarraren barnean, gaztelarrenganako elkarbizitzan eta Foruaren funtsezko garrantzian, sistema juridiko eta berezko status gisa, eta, burutzeko, 1978ko Konstituzioan eta Foruaren Hobetzean (1982) barneratzen da, horixe baita erreferentzia markoa, mende eta milurteko berriaren estreinaldiari begira. Nafarroak, bere historian barna, bere ateak edo mugak zabaldu ditu hats europarra eta amerikarra arnasteko, eta, herri nahiz kultura ugariri pasabide librea uzteko. Herri eta kultura horiek herri honen ekonomia suspertu eta idiosinkrasia aberastu zuten, elkarrekiko hartu-emanean...

Deskribapen osoa

Zerrenda:
Egile nagusia: Landa El Busto, Luis
Erakunde egilea: Centro de Comunicación Internacional
Beste egile batzuk: Melero, Mikel
Formatua: Liburua
Argitaratua: [Iruñea] : Nafarroako Gobernua, Hezkuntza eta Kultura Departamentua, L.G. 2001
Gaia
Generoa / Forma Monografiak
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Monografia 94(460.16) LAN naf Eskuragarri  Eskatu EK19070024