Azala
Baliabide elektronikoa

Gernika: laborategi esperimentala [Interneteko baliabidea]

Gernikaren bonbardaketa esperimentu bat izan zen; izuaren laborategian diseinatutako eta gauzatutako esperimentu ankerra, hain zuzen ere. Ondoren etorri zen diktadurak ezarritako isiltasunak eta denboraren igarotzeak pasarte hura historiaren anekdota gisa utzi du belaunaldi berrientzat. Material didaktiko hau hutsune hori betetzen laguntzera dator. Bonbek txikitutako eta haien hedatze-uhinek barreiatutako bizitza zatiak batu eta kontakizun kaleidoskopikoa eraikiko dugu. Esperimentazioaren bidez, memoria historikoari lekua egingo diogu eskolan. Horretarako, memoria zer den garatu eta harekin estu lotuta dauden hainbat atal landuko ditugu, diziplinarteko ikuspegia emanez. Historiak eta arteak, adibidez, eskutik helduta egingo dute bidaia; izan ere, Gernikaren bonbardaketa eta Guernica margolana material didaktiko honen leitmotiva dira. Ikasleak, ikerketa eta esperimentazio bidez, orduko gertakizunen barrunbeetan sartuko dira eta, arakatze-lana egin ostean, beren memoria osatuko dute.

Zerrenda:
Egile nagusia: Ibazeta Lertxundi, Sabin
Egile korporatiboa: IRALE (2018-2019 ikasturtea) ; R-400
Argitaratua: Bilbo (Dolaretxe) : www.irale.hezkuntza.net , 2019
Gaia
Generoa / Forma IRALEko materialak
Curriculumeko baliabideak
EIMAk onetsitako materialak
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Joan material honetara
Adina / Maila: DBH, 4. maila; Batxilergoa

Internet

Argitaletxearen webgunea
Joan material honetara
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza INTERNETEKO BALIABIDEA EK19070013