Formulazioa eta nomenklatura kimikoa : IUPACen arauak eta ariketak

Izendatze eta formulazio kimikoa oinarrizkoa da kimika zientzietan eta berarekin erlazionatutako zientziaren beste adarretan diharduten komunitate zientifikoarentzat eta akademikoarentzat. Halere, bere garrantziak irismen zabalagoa du: funtsezkoa suertatzen da osasunarekin, segurtasunarekin eta jarduera komertzialekin erlazionatutako jardueretan eta eurak arautzen dituen naizoarteko legedia eraikitzerako orduan. Edozein delarik erabilera-esparrua, bizi garen mundu globalizatuak nazioartean adostutako nomenklatura kimikoko sistema bateratu baten beharra ezartzen du. Horren harira, Kimika Puru eta Aplikatuko Nazioarteko Batasunak (IUPAC, bere ingeleseko akronimoa) nomenklatura kimikoaren izaera eta erabileraren gaineko gomendioak helarazi ditu. Liburu honek indarrean dauden IUPACen arauak laburbildu egiten ditu, beren ulermena errazteko formulazioa eta izendatzea lantzen dituzten adibide anitz emanez. Horretaz gain, nomenklatura kimikoan trebatzeko ariketak ere biltzen ditu. Liburuaren edukiak egokitu dira erabilgarriak izan daitezen bai batxilerrean eta bai unibertsitateko graduetan diharduten irakasle eta ikasleentzat.

Zerrenda:
Egile nagusia: Beobide Pacheco, Garikoitz
Beste egile batzuk: Reyes, Efraim
Formatua: Liburua
Argitaratua: Bilbao : Euskal Herriko Unibertsitatea, Argitalpen Zerbitzua , 2019
Gaia
Generoa / Forma Monografiak
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Monografia 54 BEO for Eskuragarri  Eskatu EK19060260