Azala
Audioa Eskuragarri

Juan Sebastian Elkano [Soinu-grabazioa] : the first voyage round the world = Le premier voyage autour du monde = El primer viaje alrededor del mundo / [Donostiako Orfeoi Gaztea eta Txikia, Euskal Barrokensemble (Enrike Solinís)]

Euskal Barrokensemblek CD-liburu bikoitza aurkeztu du Elkano eta euskal nabigazioa ardatz hartuta. Ikerketa lan nekeza egin dute Getariako itsasgizonaren garaiko kultura eta euskal nabigazioaren historian sakonduz. Lehen zirkumnabigazioarekin eta XVI. mendeko nabigazioarekin lotura duten herrialdeetako artistek parte hartu dute lan honetan, baita Donostiako Orfeoi Gazte eta Txikiko ahotsek ere. "Juan Sebastián Elkano: el primer viaje alrededor del mundo" da Enrike Solinis guitarra-jotzaileak zuzentzen duen Euskal Barrokensemble aintzako musika-taldeak sortu duen lan berriaren izenburua. CD-liburu bikoitza da eta Jordi Savall-en Alia Vox zigiluak argitaratu du nazioartean; Jordi Savall viola da gamba jotzaile ospetsua da, orkestra zuzendaria eta ikonoa musikaren munduan. Diskoak musika-ibilbidea egiten du Elkanoren bizitzan, garaian eta zirkumnabigazioan, aitzakia ezin hobea euskal kultura aztertu eta gure ondare artistikoa berreskuratzeko; eta era berean, baliogarria da euskaldunek munduko hainbat kulturekin izan zuten harremana eta horrek gure musiketan utzi duen arrastoa agerian uzteko. Bi urteko ikerketa lanaren ondoren lana salgai dago eta salmenta-leku nagusietan eskura daiteke, bai saltoki fisikoetan, bai online eta baita nazioarteko plataforma digitaletan ere. Lana gaur goizean aurkeztu da Donostiako Euskal Itsas Museoan, eta prentsaurrekoan izan dira Enrike Solinís, Miren Zeberio biolin-jotzailea, Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburu eta Elkano 500 Fundaz...

Deskribapen osoa

Zerrenda:
Egile korporatiboa(k): Euskalbarrokensemble ; Donostiako Orfeoi Gaztea ; Donostiako Orfeoi Txikia
Argitaratua: Bellaterra : Alia Vox, L.G. 2019
Gaia:
Generoa / Forma: Musika