Azala
Liburua Eskuragarri

Wagner auziaz : Wangermée, Clément, Zizek, Badiou / Hedoi Etxarte ; sailaren arduraduna, Joxe Azurmendi

Jesusen eta Napoleonen ostean, Richard Wagnerri buruz idatzi da liburu gehien. Musikako titan baten aurrean gaude, baina ez da konpositore bat gehiago Mendebaldeko musikan: iraultza artistiko eta politikoaren arteko katebegi birtuoso bat izan zen, gerora Maiakovski, Malevitx, Pound edota Brecht izango ziren mailatik haraindi. Wagnerrek musika jantziaren inguruko guztia problematizatu, aztertu eta politizatu zuen: artearen sozializazioa, eszenaratzea, antzokien barne antolaketa, antzeztearen errituak, konpositoreen arteko ika-mikak, burgesiak hegemonia zuen ikuskizun eredua, interpretazioa, akustika, libretoen zentzua, lanen iraupena. Baina, hala ere, zilegi da Wagnerren egungo pertinentziari buruz galdetzea: zergatik da oraindik baliagarria, estimulatzailea, indarrekoa Wagnerren lana eta Wagner afera artistiko-filosofiko-politiko gisa? 'Wagner auziari' heltzen diote, bada, Hedoi Etxartek liburuari egin dion sarrerak eta hautatu eta itzuli dituen Robert Wangermée, Catherine Clément, Slavoj Zizek eta Alain Badiouren lau testuek.

Zerrenda:
Egile nagusia: Etxarte, Hedoi
Egilea(k): Azurmendi, Joxe (1941-)
Argitaratua: Donostia : Jakin, L.G. 2014
Bilduma: Jakin irakurgaiak ; 46
Gaia:
Generoa / Forma: Monografiak
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Monografia 1 ETX wag Eskuragarri  Maileguan eskatu EK19050300