Arimak eta balioak

Jende askoren ikuspegian, arimari eta balioei buruzko usteak eta sinesmenak bestelako usteetatik bananduta samar agertzen dira. Era batera jokatzen da arima/balio auziaren aurrean eta bestera gainerako auzien aurrean: arimek eta balioek izaera berezia dute, eta haietan arakatzeak bide bereziak jorratzea eskatzen du. Nola txertatu ikuskera natural batean arimak eta balioak? Hasiera batean, sarritan pentsatzen da zientziak, esaterako, ez lukeela zeregin handirik kontu horietan. Erlijioak, esaterako, erantzunak ematen zituen eta ematen ditu, baina erantzun horiek askotan talka egiten dute gainerako gauzei buruzko ikuskera naturalarekin. Zentzu horretan, Agustin Arrieta Urtizbereak idatzitako liburu hau arimak eta balioak modu natural batean ulertzeko saialdi bat da.

Zerrenda:
Egile nagusia: Arrieta Urtizberea, Agustin 1962-)
Beste egile batzuk: Azurmendi, Joxe
Formatua: Liburua
Argitaratua: Donostia : Jakin, L.G. 2013
Saila: Jakin irakurgaiak ; 45
Gaia
Generoa / Forma Monografiak
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Monografia 17 ARR ari Eskuragarri  Eskatu EK19050297