Gizakia maitagogoa da : (nire aitorpen filosofikoa)

Benetan bitxia eskuetan dugun Jenaro Garateren liburu hau. Bitxia, erabat idazlearen pertsonala izanik, zeharo unibertsala delako aldi berean. Pertsonala noski, idazleak, nolabait, bere autobiografia azaltzen digulako. Eta unibertsala, bere autobiografia filosofian kokatzen duelako. Bere-berea izan zen, noski, hogei urtez bere pertsona osoan, indibidualki eta sozialki (bere familia barne) pairatu behar izan zuena: hogei urtez «agnostizismo sakon ilunean», gizarte-giro «hartan», sinesmen gabeko herriko seme batek lau hankako asto batek hegan baino harridura handiagoa sortzen zuenean. Krisi pertsonal horren arazoa, ordea, idazlearen alderdi unibertsalak sortzen eta mamitzen zuen: bere filosofiak.

Zerrenda:
Egile nagusia: Gárate, Genaro
Beste egile batzuk: Gárate, Roman ; Azurmendi, Joxe 1941-)
Formatua: Liburua
Argitaratua: Donostia : Jakin, 2001
Saila: Jakin irakurgaiak ; 18
Gaia
Generoa / Forma Monografiak
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Monografia 1 GAR giz Eskuragarri  Eskatu EK19050292