Azala
Liburua

Julien Vinsonen hegaldia : Saturno globo aerostatikoan Baionatik Iruñera, XIX. mendetik XXI.era

Munduan askok bezala, cool edo exotikoa –edo erotikoa– zitzaiolako, 2015ean Chiarak euskara ikasteari ekin zion Boloniako unibertsitateko Lingua e cultura baska departamentuan. Geroago, 2108an, lau asterako Hendaiara etorri zen, Euskal Herrira bere antzera etorritako euskalariei buruzko lan bat egitera. Julien Vinson (1843-1926) Chiarak zerrendan zuen izenetako bat zen: heterodoxoa, gorria, darwinista, euskararen heriotzaren iragarlea; ausarta ere bazen eta parte hartu zuen, Baionan, 1875eko martxoaren 29an egin zuten globo hegaldian. Bidaia gorabeheratsua suertatu zen eta Iruñean izan zuen nola-halako akabera, hain zuzen ere hiriburua karlistek setiatua zuten garai nahasian. Globozaleak susmagarriak gertatu ziren iruindarren artean –Cabrera jeneral karlistaren bake mezularitzat jo zituzten–, eta Saturno aerostatoaren helburua bera ere zalantzazkoa iruditu zitzaion Chiarari. Hala bada, bere asmo akademiko eta sentimentalak kasik detektibeskoak bilakatu ziren, zenbaitetan bertigoa eragiteraino. Julien Vinsonen hegaldia nobelak badu poesiatik –globo bat hegan poema bisual baten antzekoa da–, badu narratibatik eta historiatik –zein izan zen bidaiarien benetako helburua?–, badu folkloretik –denon baitan bizitza lokartu bat dago, besteak beste ipuin tradizionalen bitartez esna dezakeguna–, badu linguistikatik –hizkuntza bat ikasteak bi aldiz bizitzeko aukera eskaintzen du: beharbada horregaxetik izan ziren hain ugariak orduko bascologue edo euskalariak–. Simetrietan eta paralelis...

Deskribapen osoa

Zerrenda:
Egile nagusia: Zubizarreta, Patxi
Argitaratua: Irun : Alberdania, 2019
Edizioa: 1. argit
Saila: Narrazioa (Alberdania) ; 128
Generoa / Forma Helduentzako Literatura
Loturak: Argitaletxearen webgunea

Antzeko izenburuak