26 musu

Vedak ez zuen pentsatuta uda horrela hastea, alegia, mutilak utzita. Markek argi uzten dionean haien artekoa bukatu dela, Vedari bihotza apurtzen zaio eta umiliatuta sentitzen da, baina, aldi berean, inspiratuta dago, eta hori da garrantzitsuena. Horrela bada, bere bizitzako maitasun erronkari ekiten dio: udaz baliatzea Mark ahazteko, orrialdea pasa eta aurrera egiteko. Egin behar duen guztia da izen desberdina duten hogeita sei mutili musu ematea; mutil bat alfabetoko letra bakoitzeko. Vedak aukera guztiak baliatuko ditu bere zerrendara musuak (eta mutilak) gehitzeko: hasi herriko desfilearen egunerako jartzen duten noriaren goiko aldean, eta buka Michigan Lakuko dunetan. Laster, Marken haustura ez da hain mingarria izango. Baina Vedak uste duenean musuen afera guztia erabakita duela, bere mundua hankaz gora jarriko duen pertsona batekin egiten du topo. Barre eragile eta adore emaile, bietatitk du Anna Michels idazlearen lehen lanak. Neska baten istorioa kontatzen du, zeina konturatzen baita, ustez zure bizitzako maitea denari agur esan eta aurrera egin ahal izateko, beste aukera bat eman behar diozula zure buruari, eta berriro maitatzeko ausardia izan.

Zerrenda:
Egile nagusia: Michels, Anna
Formatua: Liburua
Argitaratua: Bilbao : Desclée de Brouwer, L.G. 2018
Gaia
Generoa / Forma Haur eta Gazteentzako Literatura
Adina / Maila: 12 urtetik aurrera (horia)
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Haur eta gazteentzako narratiba N MIC hog Eskuragarri  Eskatu EK19050090