Azala
Liburua Eskuragarri

Matematikaren didaktika : estatistika eta geometria Lehen Hezkuntzako irakasleentzat / Jaione Abaurrea, Aitzol Lasa

Matematikako curriculuma arau normatibo bat da, eta bertan agertzen diren eduki-blokeak ezin dira, bere horretan, ikaskuntza-jardueretan linealki zehaztu. Irakaskuntza-proposamenetan eduki matematikoak elkarrekin integratu ezean, zenbakiei eta eragiketei neurriz gaindiko garrantzia ematen zaie, eta eduki horiek modu isolatuan lantzen dira haien izaera asistentziala ahaztuz eta bestelako edukien kaltetan, hala nola estatistika eta geometria. Hain zuzen ere, liburu honetan, estatistika eta geometria aurkezten dira Lehen Hezkuntzako irakasleentzat. Estatistikako proiektu batek izan beharko dituen atalak zehaztuko dira, eta justifikatuko da nola integra daitezkeen eduki aritmetikoak proiektu baten egituraren barruan. Bestalde, geometriaren ikaskuntzan ikasleek igarotzen dituzten arrazoitze matematikoaren etapak aztertzen dira, eta maila bakoitzerako aproposak diren jarduera-proposamenak aurkezten dira, Van Hieleren eredu teorikoa oinarritzat hartuz. Lehen Hezkuntzan aplikagarriak diren zenbait proposamen eta adibide praktikoz gainera, irakasleek jakin beharreko hainbat eduki teoriko eta formal laburbiltzen dira atal bakoitzaren bukaeran.

Zerrenda:
Egile nagusia: Abaurrea, Jaione
Erakunde egilea: Udako Euskal Unibertsitatea
Egilea(k): Lasa, Aitzol
Argitaratua: Bilbo : Udako Euskal Unibertsitatea, L.G. 2018
Gaia:
Generoa / Forma: Monografiak
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Monografia 51 ABA mat Eskuragarri  Maileguan eskatu EK19050011