Nietzsche. Mamuak, desioak, ilusioak [Interneteko baliabidea]

Nietzsche ezin da hitzez hitz hartu. Nietzsche irakurtzea lan hermeneutiko izugarria da, horren adierazgarri Heiderggerek hil aurreko uneetan modu misteriotsuan esana: “Nietzschek gainditu egin nau”. Mailuaren filosofoak berak onartzen zuen ezintasun hori: “Hilondokoei –ni neu, adibiderako– garaiko seme-alabei baino okerrago ulertzen zaie, baina ozenkiago entzuten”. Argi geratu ez bada, honako hau gaineratzen du Nietzschek: “Ez zaigu sekula ulertzen, eta hortxe dago gure autoritatearen funtsa”. Zergatik ez zitzaion ulertzen? Batetik, orduko belarriak ez zeudelako halakoak entzun eta ulertzeko prest eta, bestetik, kontzienteki adierazpide ez-sistematiko eta zail batez baliatu nahi izan zuelako, malgutasuna bermaturik ikusi nahi zuelako: traizioa. Nola interpretatu Nietzsche, orduan? Ba al dago interpretatzerik?

Zerrenda:
Egile nagusia: Uranga, Mitxelko
Egile korporatiboa: IRALE (2017-2018 ikasturtea) ; R-400
Formatua: Baliabide elektronikoa
Argitaratua: Bilbo (Artazugoikoa) ; www.irale.hezkuntza.net , 2019
Gaia
Generoa / Forma IRALEko materialak
Curriculumeko baliabideak
EIMAk onetsitako materialak
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Joan material honetara
Adina / Maila: Batxilergoa, 2.maila

Internet

Argitaletxearen webgunea
Joan material honetara
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Batxilergoa INTERNETEKO BALIABIDEA Eskuragarri  Eskatu EK19030059