%0 Slide %E Etxart, Joana %I Aldudarrak bideo %D 2017 %C Bidarrai %T Joanikot pastorala / idazlea, Joana Etxart %X Trajeria honek Arberoako Joan edo, goitizenez "Joanikot" kapitainaren bizia kontatzen dizü. Nafarroako konkistan parte hartü zizün 1512an, Albako dükearekin esküz eskü, Kastilla eta Aragoiko erresümen alde. Haatik, horiek egin basakeriak ikusirik, Joanikot kapitaina Albreteko Henriren alde jarri züzün Nafarroaren arra gibel hartzeko. 1521an, Donibane Garaziko gotorleküko soldadoen bürü züzün. Kastillarrak indarrean jin zirelarik 1521eko üdan, Noaineko batailla famatüan gainea hartü zizüen eta Joanikot eta bere soldadüak 21 egünez setioan etxeki Donibane Garazin, Amaiurko setio famatüa beno aste zonbait lehen. Azkenean, Joanikot presoner hartü zizün etsaiak eta Iruñeara eraman. Han erho, korpitza puzkakatü eta herriko sargüneetan agertü zizüen. Ordüan Oztako Maia bere emazteak denak oro ützi behar üken zitizün Nafarroan, hantik ihes egiteko Baionarat.