Manila konexioa

Ibon Artabe eta bere laguntzaile Etxebe ez dira Sherlock Holmes eta Watson doktorea, antzekoagoak dituzte zinema eta literaturaren historiako detektiberik xelebreenak: Clouseau inspektorea, Cruchot brigadierra, Torrente polizia ohia, Gadget, Maxwell Smart super-agentea... Desagerketa misteriotsu bat argitu behar dute Artabek eta Etxebek, eta hiriko zoko-mokoak arakatzen ibiliko dira horretarako. Arraza, lanbide eta jite guztietako jendea topatuko dute bilaketa ero horretan, zein baino zein bitxiagoak, baina gure lagunek tinko eutsiko diote beti bere langintzari, nahiz eta begien aurrekoari ere ez antzik eman.

Zerrenda:
Egile nagusia: Arretxe, Jon
Formatua: Liburua
Argitaratua: Donostia : Elkarlanean , 2003
Saila: Literatura saila
Generoa / Forma Helduentzako Literatura