Dona Dona Katona [Bideoa - Interneteko baliabidea]

Zotz egiteko antzinako abestia. Nola jolastu? Nola jolastu? 1-Asko baldin badira, umeek biribil bat osatuko dute (zutik ala lurrean eserita) eta ume bat erdian jarriko da. Umeak gutxi baldin badira, berriz, nahikoa da elkarren ondoan jartzearekin, marra bat osatzen, eta beste umea haien parean jartzea, aurrez aurre. 2-Umeak kanta kantatuko du, gainerako umeak banan-banan hatz erakuslearekin seinalatuz. Ume guztiek batera abestu dezakete. Abestia bukatzen denean, “ra” esatean, seinalatzen ari den ume hori izango da aukeratua. Zertarako? “Kanpora” esaten du abestiak, eta ume hori biribiletik kanpo geratuko litzateke. 3-Ume kantariak kantatzen jarraituko du, eta banaka-banaka umeak kanporatzen joango da. Ume bakarra geratzen denean, horixe da jolasa irabazi duena. Sariren bat edo opariren bat banatu behar denean erabil daiteke kanta hau. Zotz egiteko kanta-jolasak gauza positiboetarako erabiltzea komeni da, eta ez inor kanpoan uzteko. Hortaz, seinalatutako umea biribilaren erdian ipintzea izan daiteke beste aukera bat. Hala, ume gehienak jarriko dira biribilaren erdian, kantuan. Askotan izaten da zerbaiterako zotz egiteko beharra: taldeak egiteko, zerbait egin behar duena aukeratzeko, zerbait banatzeko… Horrelako egoeretan erabil daiteke zotz egiteko kanta hau. Besterik gabe jolas moduan ere erabil daiteke, ondo pasatzeko. Partaide kopurua (gutxienez): 3

Zerrenda:
Egile korporatiboa: Euskal Herriko Ahotsak ; Elgoibarko ikastola
Formatua: Bideoa
Argitaratua: Eibar : Badihardugu Euskara Elkartea [2018]
Saila: Ahotsak ikasgelan
Kanta-jolasa
Gaia
Generoa / Forma Curriculumeko baliabideak
Bideo didaktikoak
Jolas didaktikoak
Loturak: Joan material honetara
Ikusi bideoa
Adina / Maila: HHko 4 urteko umeekin baina LHrako ere aproposa da.

Internet

Joan material honetara
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Haur Hezkuntza INTERNETEKO BALIABIDEA Eskuragarri  Eskatu EK19020125