Tortolosak II [Bideoa - Interneteko baliabidea] : jiratzea / egilea, Euskal Herriko Ahotsak; Kurtzebarri Eskola
Tortolosekin nola jolasten zuten azaltzen dute adinekoek bideo honetan, eta umeek, berriz, tortolosen aldeen izenak ikasteaz gainera, pilota airean dagoen bitartean tortolosak jiratzen dituzte. Zer behar da? Tortolosak (gaur egun plastikozkoak saltzen dituzte, koloretakoak) eta pilotatxoa (kanika ere izan daiteke). Nola jolastu: 1- Jokalari denak lurrean eseriko dira, borobilean. Lehenengo, jokalarien ordena aukeratu behar da: nor den lehenengoa, bigarrena... Zotz egin! 2- Bost tortolosarekin jolastuko dugu. Tortolosek lau alde dituzte: Saka (etzanda, zuloarekin) Pon (etzanda, zulo gabe) Kulo edo Kuku (tente, zuloarekin) Karne (tente, zulo gabe) Tortolosen aldeen ordena zehaztuko da: zein aldetara jarri behar ditugun tortolosak. Horretarako, tortolosa bat bota: zein aldetara geratzen den, horrelaxe jarri beharko ditugu tortolosa denak. (Adibidez, Kulo aldera) 3-Lehenengo jokalariak bost tortolosak hartu eta dadoen modura botako ditu lurrera, "Kulo!" (edo erabakitako aldearen izena) esatearekin batera. Tortolosak zein aldetara geratu diren begiratuko du. Aurrez erabakitako aldera begira jarri beharko ditu denak (adibidearekin jarraituz: denak Kulo aldera jarri beharko lituzke). Horretarako, pilotatxoa gora bota, airera, eta esku horrekin tortolosa bat mugituko du, alde egokira begira jartzeko. Pilota berriz bota, eta gauza bera egingo du oker dagoen beste tortolosekin, banan-banan. Jiratzeko ahalegin bakoitzean, tortolosak zenbatzen joango gara: Kulo (edo de...
Egile korporatiboa: | ; |
---|---|
Argitaratua: |
Eibar
: Badihardugu Euskara Elkartea
[2018]
|
Bilduma: |
Ahotsak ikasgelan
Kanta-jolasa |
Gaia | |
Generoa / Forma |
Interneteko baliabidea
Curriculumeko baliabideak Bideo didaktikoak Jolas didaktikoak |
Loturak: |
Joan material honetara Ikusi bideoa |
Adina / Maila: |
LMH, 6 urtetik aurrera |
Material-mota | Kokapen-kodea | Egoera | Barra-kodea |
Lehen Hezkuntza | INTERNETEKO BALIABIDEA | EK19020114 |