Tortolosak I : hartzea [Bideoa - Interneteko baliabidea]

Pilotatxoa gora bota, eta airean dagoen bitartean tortolosak hartzean datza jolasa. Zer behar da? Tortolosak (plastikozkoak saltzen dituzte gaur egun) eta pilotatxoa. Kanika bat erabil daiteke pilota moduan. Tortolosen ordez harritxoak ere erabil daitezke. Nola jolastu? 1-Jokalari denak lurrean eseriko dira, borobilean (mahaiaren bueltan ere egin daiteke). Lehenengo, jokalarien ordena aukeratu behar da: nor den lehenengoa, nor bigarrena… Zotz egin! 2-Bost tortolosarekin jolastuko dugu. Lehenengo jokalariak tortolosa denak hartu, eta dadoen modura botako ditu lurrera (edo mahai gainera). Ondoren, pilotatxoa gora bota, airera, eta esku horrekin tortolosa bat hartuko du. Pilota berriz bota, eta bigarren tortolosa hartuko du. Berdin egingo du hurrengoekin ere. 3-Huts egiten badu, hurrengo jokalariaren txanda izango da. 4-Tortolosa guztiak hartzea lortzen duenak irabaziko du. Tortolosa denak ez direnez esku bakarrean kabitzen, posible da behin tortolosa hartuta, beste eskura pasatzea. Tortolosak hartzen ikasteko, harriak ere erabil daitezke. Izan ere, kasu honetan formak ez dauka hainbesteko garrantzia; hori bai, borobildua izatea komeni da, ertzik ez izatea. Hartzeaz gainera, tortolosen kasuan jiratzea ezinbestekoa da. Tortolosetara jolasten ikasteko, ikus Tortolosak jiratzea bideoa. Adina: 6 urtetik aurrera. Partaide kopurua (gutxienez): 2

Zerrenda:
Egile korporatiboa: Euskal Herriko Ahotsak ; Kurtzebarri Eskola (Aretxabaleta)
Formatua: Bideoa
Argitaratua: Eibar : Badihardugu Euskara Elkartea [2018]
Saila: Ahotsak ikasgelan
Kanta-jolasa
Gaia
Generoa / Forma Curriculumeko baliabideak
Bideo didaktikoak
Jolas didaktikoak
Loturak: Joan material honetara
Ikusi bideoa
Adina / Maila: LMH, 6 urtetik aurrera

Internet

Joan material honetara
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Lehen Hezkuntza INTERNETEKO BALIABIDEA Eskuragarri  Eskatu EK19020112