Azala
Jolas didaktikoak Eskuragarri

Kastorrean edo krinketean [Bideoa - Interneteko baliabidea] / egilea, Euskal Herriko Ahotsak; Kurtzebarri Eskola

Intxaurrekin egiten den jolasa, lurrean ilaran jarrita. Birlo edo bola jokoaren antzekoa. Zer behar da? Intxaurrak eta hurrak. Nola jolastu? 1-Bi marra zuzen marraztu lurrean, bi errail, klarionarekin. Elkarren paralelo izan behar dute. Bi marren artean lau pausoko tartea egongo da. 2- Hasi aurretik, intxaurrak ondo aukeratu behar dira. Jokalari bakoitzak hainbat intxaur izango ditu (denek kopuru bera; demagun, bost), eta bere tartakaiñua. Tartakaiñua deitutakoa gainerako intxaurrak baino handiagoa eta borobilagoa da (pilota lana egiten du). 3-Jaurtitzen nor hasiko den erabakitzeko, lurrean marraztutako marra erabiltzen da. Jokalari denek intxaur bana jaurtiko dute, eta marratik ahalik eta gertuen geratu beharko da intxaurra, baina pasatu gabe. Gertuen uzten duena izango da jaurtitzen lehena. 4-Intxaurrak ilaran jartzen dira, marraren gainean. Ilararen erdian Kastor jartzen da, hurra bat; aldamenetan intxaurrak. Jokalari bakoitzak intxaur bat jarriko du (jokalari gutxi baldin badira, bakoitzak bi). Elkarrengandik nahiko gertu egon behar dute intxaurrek, baina elkar ukitu gabe. 5- Jokalariak beste marraren atzean jarriko dira, eta bakoitzak intxaur bat jaurtiko du, txandaka. Helburua, ilarako intxaurrak jo eta marratik kanpo uztea. Hala, jokalariak marratik ateratako intxaur hori irabaziko du (bestela, jaurtitako intxaurra galduko du: lurrean geratuko da). Kastor (hurra) marratik ateraz gero, ilarako intxaur denen jabe egingo da. Berriro jarri beharko dira intxaurrak...

Deskribapen osoa

Zerrenda:
Egile korporatiboa(k): Euskal Herriko Ahotsak ; Kurtzebarri Eskola (Aretxabaleta)
Argitaratua: Eibar : Badihardugu Euskara Elkartea [2018]
Bilduma: Ahotsak ikasgelan
Kanta-jolasa
Hezkuntza-etapa: Lehen Hezkuntza (LMH)
Ikasgaia: Gorputz Hezkuntza
Gaia:
Generoa / Forma: Interneteko baliabidea
Curriculumeko baliabideak
Bideo didaktikoak
Jolas didaktikoak
Loturak: Joan material honetara
Ikusi bideoa
Adina / Maila: LMH, 4 urtetik aurrera

Antzeko izenburuak