Azala
Bideoa Eskuragarri

Potxoloka / egilea, Euskal Herriko Ahotsak; Kurtzebarri Eskola [Bideoa - Interneteko baliabidea]

Intxaurrekin, urrekin edo kanikekin egiten zuten jolasa. Potxolo bat edo zulo bat egin, eta bertara jaurtitzen zituzten. 'Potxoloa' lurrean egindako zulo bat da. Lehendik hor zegoen zuloren bat ere 'potxolo' moduan erabil daiteke. Intxaur eta hur sasoian, umeek 'potxolo' bat egiten/bilatzen zuten, eta hara jaurtitzen zituzten. Zer behar da? Potxoloka intxaurrekin, hurrekin, kanikekin, gerezi hezurrekin... borobilak diren objektu txikiekin jolasten da. Txapela ere erabil daiteke zulo moduan. Nola jolastu? Potxoloka jolasteko hainbat modu daude. Sinpleenetako bat intxaurrak/hurrak kaniken pare erabiltzea da, eta lurrean egindako zuloan sartzen saiatzea, hatzarekin bultzatuta. Sartuz gero, beste jokalari batzuei bidean geratutako intxaur/hurrak irabazten ditu. Guk beste jolas bat proposatzen dugu hemen, pixka bat konplexuagoa, Elorrioko Pantxi Treviñoren azalpenak aintzat hartuta: 1- Txapel bat erabiliko dugu "potxolo" moduan; lurrean jarriko dugu txapela, eta hurrak bertara jaurti. Txapelari zaku forma eman behar zaio, hurrak errazago sar daitezen. 2- Jokalari denek hur kopuru bera izango dute hasieran: adibidez hamalau hur. Nahi beste jokalarik parte har dezakete. 3-Txandaka jaurtiko dituzte hurrak jokalariek potxolora (aldiko hustu egingo da). Hurrak esku bakarrarekin jaurti behar dira, eskukada batean. Ez da beti hur kopuru bera jaurtiko. Hauxe izango da araua: 'potxolo'-ra pareka sartu behar dira hurrak (2 edo 4);...

Deskribapen osoa

Zerrenda:
Egile korporatiboa: Euskal Herriko Ahotsak ; Kurtzebarri Eskola (Aretxabaleta)
Argitaratua: Eibar : Badihardugu Euskara Elkartea [2018]
Bilduma: Ahotsak ikasgelan
Kanta-jolasa
Gaia
Generoa / Forma Interneteko baliabidea
Curriculumeko baliabideak
Bideo didaktikoak
Jolas didaktikoak
Loturak: Joan material honetara
Ikusi bideoa
Adina / Maila: LMH, 8 urtetik aurrera

Internet

Joan material honetara
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Lehen Hezkuntza INTERNETEKO BALIABIDEA EK19020110