Harri-harrike edo txingoka [Bideoa - Interneteko baliabidea] / egilea, Euskal Herriko Ahotsak; Kurtzebarri Eskola
Lurrean zenbakidun laukiak marraztu, harri bat jaurti eta hanka bakarrarekin saltoka egiten den jolasa. Zer behar da? Klariona eta harritxo bat. Nola jolastu? 1-Klarionarekin laukiak marraztu lurrean (ikus marrazkiak). 7 edo 9 lauki izan daitezke. Lauki bakoitzari zenbaki bat jarri (batetik seira edo batetik bederatzira). 2- Harri bat jaurti, eta marra jakin batetik gertuen uzten duena izango da jolasten lehenengoa. 3- Txingoka (hanka bakarrarekin) egin beharreko jolasa da. Banaka egiten da, txandaka. Lehenengo jokalariak harria hartuko du, eta lehenengo laukitxora botako du. Harria laukitxo barruan geratzen bada, marrarik ukitu gabe, jokalari hori hasiko da jolasten. 4-Hanka baten gainean taulaz taula saltoka joango da jokalaria. Bi zenbaki elkarren ondoan daudenean (gurutzea sortzen den tokian), hanka bakoitza zenbaki batean jarriko du aldi berean, baina bestela beti txingoan ibiliko da; (marrazkiaren arabera, buelta emateko laukia ere atseden-lekua izan daiteke). Bueltako bidea egitean, bigarren laukian dagoenean, makurtu eta harria hartuko du 1.go laukitik, hanka bakarrarekin betiere. 5-Bide guztia marrak zapaldu gabe eginez gero, jokalariak harria bigarren laukira botatzeko aukera izango du. Bigarren laukiko harria hartzeko, txingoka egin beharko du bidea, marrarik zapaldu gabe, eta 3.etik hartu 2. Laukiko harritxoa. Zenbaki guztiekin egin beharko du gauza bera. 6-Harria ez bada dagokion laukian erori, hanka gainean ibiltzean marrak zapalduz gero, hanka lurrean...
Egile korporatiboa: | ; |
---|---|
Argitaratua: |
Eibar
: Badihardugu Euskara Elkartea
[2018]
|
Bilduma: |
Ahotsak ikasgelan
Kanta-jolasa |
Gaia | |
Generoa / Forma |
Interneteko baliabidea
Curriculumeko baliabideak Bideo didaktikoak Jolas didaktikoak |
Loturak: |
Joan material honetara Ikusi bideoa |
Adina / Maila: |
LMH, 5 urtetik aurrera |
Internet
Joan material honetaraMaterial-mota | Kokapen-kodea | Egoera | Barra-kodea |
Lehen Hezkuntza | INTERNETEKO BALIABIDEA | EK19020109 |