Astoka [Bideoa - Interneteko baliabidea]

Astoarena egiten jarri, eta gainetik salto egitea da astoka ibiltzea. Jolasteko hainbat modu daude: asto katea da horietako bat. Zer behar da? Espazio zabala behar da, katea osatzeko lekua. Eskolako patioa aproposa izan daiteke. Nola jolastu? 1- Saltagina izan ezik, gainerako denak astoarena egiten jarriko dira, ilara bat osatuz. Makurtu, eta eskuak belaunetan jarriko dituzte; burua, berriz, barrurantz sartuta. Astoen artean tarte handi samarra egotea komeni da (bi metro inguru), saltaginak ondo salto egin ahal izateko. 2-Saltagina asto ilararen hasieran jarriko da, eta saltoka hasiko da, asto denen gainetik banan-banan. Eskuak astoaren bizkar gainean jarriko ditu salto egitean; hankak ondo zabaldu behar ditu, astoa ez ukitzeko. Bukaerara heldutakoan, bera jarriko da asto moduan. 3-Ilarako lehen astoa zutik jarriko da, eta saltagin bihurtu. Astoez gainetik salto egingo du. Eta horrela egingo dute denek, txandaka. Etenik gabekoa dirudien katea osatuko dute neska-mutikoek. 3-Erortzen denak edo salto egitea lortzen ez duenak salto egiteari utziko dio. 4-Noiz amaituko da jolasa? Aurreikusitako ibilbidea amaitzean bukatu daiteke jolasa (adibidez: patioari buelta osoa ematea). Partaide kopurua (gutxienez): 2

Zerrenda:
Egile korporatiboa: Euskal Herriko Ahotsak ; Kurtzebarri Eskola (Aretxabaleta)
Formatua: Bideoa
Argitaratua: Eibar : Badihardugu Euskara Elkartea [2018]
Saila: Ahotsak ikasgelan
Kanta-jolasa
Gaia
Generoa / Forma Curriculumeko baliabideak
Bideo didaktikoak
Jolas didaktikoak
Loturak: Joan material honetara
Ikusi bideoa
Adina / Maila: LMH, 7 urtetik aurrera
Sinopsia:Astoarena egiten jarri, eta gainetik salto egitea da astoka ibiltzea. Jolasteko hainbat modu daude: asto katea da horietako bat. Zer behar da? Espazio zabala behar da, katea osatzeko lekua. Eskolako patioa aproposa izan daiteke. Nola jolastu? 1- Saltagina izan ezik, gainerako denak astoarena egiten jarriko dira, ilara bat osatuz. Makurtu, eta eskuak belaunetan jarriko dituzte; burua, berriz, barrurantz sartuta. Astoen artean tarte handi samarra egotea komeni da (bi metro inguru), saltaginak ondo salto egin ahal izateko. 2-Saltagina asto ilararen hasieran jarriko da, eta saltoka hasiko da, asto denen gainetik banan-banan. Eskuak astoaren bizkar gainean jarriko ditu salto egitean; hankak ondo zabaldu behar ditu, astoa ez ukitzeko. Bukaerara heldutakoan, bera jarriko da asto moduan. 3-Ilarako lehen astoa zutik jarriko da, eta saltagin bihurtu. Astoez gainetik salto egingo du. Eta horrela egingo dute denek, txandaka. Etenik gabekoa dirudien katea osatuko dute neska-mutikoek. 3-Erortzen denak edo salto egitea lortzen ez duenak salto egiteari utziko dio. 4-Noiz amaituko da jolasa? Aurreikusitako ibilbidea amaitzean bukatu daiteke jolasa (adibidez: patioari buelta osoa ematea). Partaide kopurua (gutxienez): 2
Deskribapen fisikoa:1 bideo (0,57 min) : soinua, kol.