Don Don Kikilikon [Bideoa - Interneteko baliabidea]

Zotz egiteko kantu-jolasa. Nola jolastu? 1-Asko baldin badira, umeek biribil bat osatuko dute (zutik ala lurrean eserita) eta ume bat erdian jarriko da. Umeak gutxi baldin badira, berriz, nahikoa da elkarren ondoan jartzearekin, marra bat osatzen, eta beste umea haien parean jartzea, aurrez aurre. 2-Umeak kanta kantatuko du, gainerako umeak banan-banan hatz erakuslearekin seinalatuz. Abestia bukatzen denean, “ka” esatean, seinalatzen ari den ume hori izango da aukeratua. Zertarako? Biribilaren erdian jartzeko, adibidez. Askotan izaten da zerbaiterako zotz egiteko beharra: taldeak egiteko, zerbait egin behar duena aukeratzeko (ez dauka zerbait txarra izan beharrik), oparitxoren bat banatzeko… Horrelako egoeretan erabil daiteke zotz egiteko kanta hau. Besterik gabe jolas moduan ere erabil daiteke: horixe da Elgoibarko herri eskolan egin zutena. Ume gehienek izan zuten biribilaren erdian egoteko aukera, txandaka. Zotz egiteko kanta-jolasak gauza positiboetarako erabiltzea komeni da, eta ez inor kanpoan uzteko. Partaide kopurua (gutxienez): 3

Zerrenda:
Egile korporatiboa: Euskal Herriko Ahotsak ; Elgoibarko ikastola
Formatua: Bideoa
Argitaratua: Eibar : Badihardugu Euskara Elkartea [2018]
Saila: Ahotsak ikasgelan
Kanta-jolasa
Gaia
Generoa / Forma Curriculumeko baliabideak
Bideo didaktikoak
Jolas didaktikoak
Loturak: Joan material honetara
Argitaletxearen webgunea
Adina / Maila: HHko 5 urteko umeekin baina LHrako ere aproposa da.

Internet

Joan material honetara
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Haur Hezkuntza INTERNETEKO BALIABIDEA Eskuragarri  Eskatu EK19020088