Azala
Jolas didaktikoak Eskuragarri

Katarramixon [Bideoa - Interneteko baliabidea] / egilea, Euskal Herriko Ahotsak; Elgoibarko Ikastola

Umea altzoan hartuta egin ohi zen kantu-jolasa da, baina ume handixeagoek binaka jarrita egin dezakete, elkarri aurpegia laztanduz. Nola jolastu? Umeak txikiak direnean, altzoan hartuta egin daiteke, umeari aurpegia laztanduz. Umea gora eta behera mugituz ere egin daiteke. Bukaeran, "xapi-xapi-xapi" esaten denean, katuarena egiten da. Ume handixeagoek (3 urtetik aurrera) binaka jarrita egin dezakete. Denek batera kantatu dezakete abestia, eta batak besteari aurpegia laztandu. Partaide kopurua (gutxienez): 2 Objektu txiki bat: giltzak izan daitezke, pilota bat, kaxatxo bat... Nola jolastu? 1-Ume denak, bat izan ezik, lurrean eserita jarriko dira, biribil bat osatuz. Zutik dagoenak objektu bat izango du eskuetan. Ume hori nor izango den erabakitzeko, boluntarioak eskatu daitezke, edo bestela zotz egin. 2-Lurrean eserita dauden haurrek kanta abestuko dute, begiak itxita eta eskuak begien aurrean jarrita. Bitartean, biribiletik kanpora dagoen umea kanpoko aldetik bueltaka ibiliko da, eta abestia amaitu aurretik eskuetan duen objektua lurrean utzi beharko du, umeren baten atzean. Eta bera ere han geratuko da, objektuaren ondoan. 3-Kanta amaitzen denean, ume guztiek begiak irekiko dituzte, eta atzera begiratuko dute, objektuaren bila. Bere atzean objektua ikusten duen umea jaiki egingo da, eta objektua jarri dionaren atzetik hasiko da korrika: harrapatu egin beharko du. 4-Objketua jarri duen umeak egin behar duena: biribilari bi buelta eman, eta hutsunea gerat...

Deskribapen osoa

Zerrenda:
Egile korporatiboa: Euskal Herriko Ahotsak ; Elgoibarko ikastola
Argitaratua: Eibar : Badihardugu Euskara Elkartea [2018]
Bilduma: Ahotsak ikasgelan
Kanta-jolasa
Gaia
Generoa / Forma Interneteko baliabidea
Curriculumeko baliabideak
Bideo didaktikoak
Jolas didaktikoak
Loturak: Joan material honetara
Argitaletxearen webgunea
Ikusi bideoa
Adina / Maila: Haur Hezkuntza