Kiskilla-miskilla [Bideoa - Interneteko baliabidea] / egilea, Euskal Herriko Ahotsak; Elgoibarko Ikastola
Zenbakiekin jolas egiteko eta zenbatzen ikasteko kanta da Kiskilla-Miskilla. Zer behar da? Objektu txiki bat: giltzak izan daitezke, pilota bat, kaxatxo bat... Nola jolastu? 1-Ume denak, bat izan ezik, lurrean eserita jarriko dira, biribil bat osatuz. Zutik dagoenak objektu bat izango du eskuetan. Ume hori nor izango den erabakitzeko, boluntarioak eskatu daitezke, edo bestela zotz egin. 2-Lurrean eserita dauden haurrek kanta abestuko dute, begiak itxita eta eskuak begien aurrean jarrita. Bitartean, biribiletik kanpora dagoen umea kanpoko aldetik bueltaka ibiliko da, eta abestia amaitu aurretik eskuetan duen objektua lurrean utzi beharko du, umeren baten atzean. Eta bera ere han geratuko da, objektuaren ondoan. 3-Kanta amaitzen denean, ume guztiek begiak irekiko dituzte, eta atzera begiratuko dute, objektuaren bila. Bere atzean objektua ikusten duen umea jaiki egingo da, eta objektua jarri dionaren atzetik hasiko da korrika: harrapatu egin beharko du. 4-Objketua jarri duen umeak egin behar duena: biribilari bi buelta eman, eta hutsunea geratu den tokian eseri, beste umeak bera harrapatu aurretik. Bitarte horretan beste umeak harrapatzen baldin badu, zutik geratuko da berriro, objektua jartzen. Ez baldin badu harrapatzen, berriz, beste umearen txanda izango da. Partaide kopurua (gutxienez): 4
Egile korporatiboa(k): | ; |
---|---|
Argitaratua: |
Eibar
: Badihardugu Euskara Elkartea
[2018]
|
Bilduma: |
Ahotsak ikasgelan
Kanta-jolasa |
Hezkuntza-etapa: |
Haur Hezkuntza (HH) Lehen Hezkuntza (LMH) |
Ikasgaia: |
Musika Arte Hezkuntza Matematika |
Gaia: | |
Generoa / Forma: |
Interneteko baliabidea
Curriculumeko baliabideak Bideo didaktikoak Jolas didaktikoak |
Loturak: |
Joan material honetara Argitaletxearen webgunea Ikusi bideoa |
Adina / Maila: |
Haur Hezkuntza, 5 urte; LMHrako ere aproposa da. |