Marinelak, matxinoak, sorginak eta ilustratuak. Euskal Herriko historia ilustratua, 3. /

Nola gertatu zen Matalazen matxinada? Kondairek dioten bezain epiko eta arriskutsua ote zen balea-ehiza? 1808an Donostia arpilatu eta erre zutenean, nola ikusiko zen dena airetik, eta nolakoa zen bertako kale Nagusia suntsitu aurretik? Nola egin zen 1794an 4.000 lapurtarren lekualdatze behartua, Munduteguy jeneralak agindutakoa? Nafarroako Erresuma 1521ean konkistatu ondoko urteak aztoramen eta asaldura sozial eta politiko handikoak izan ziren Euskal Herrian, gatazkaz eta gerraz beteak. Alde batean, herri xehea eta pobrea, gehienbat nekazariak, abeltzainak eta arrantzaleak, eta, beste aldean, eliteak, banatuta, Espainiako nahiz Frantziako inperioen asimilazioaren eta bi estatuen errepresio bolada bortitzen artean. Testuinguru horretan, mota guztietako pertsonaiak sortu ziren: abenturazaleak, nabigatzaile handiak eta baleazaleak, emakumezko lehen idazleak, sorginak eta belagileak, konkistatzaileak, gerrillariak edo matxinoak…

Zerrenda:
Egile nagusia: Asiron Saez, Joseba
Beste egile batzuk: Altzueta, Martin ("Martintxo")
Formatua: Liburua
Argitaratua: [Tafalla] : Txalaparta, 2018
Saila: Euskal Herriko historia ilustratua
Gaia
Generoa / Forma Monografiak
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Ikus-entzunezko laburpena

Internet

Argitaletxearen webgunea
Ikus-entzunezko laburpena
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
R600 Historia [R600] 94(466EH) ASI his MailegaezinaNoiz arte IRALE18120067
Monografia 94(466EH) ASI his Eskuragarri  Eskatu EK18120066