Kartzela genero-erakunde bezala : bereizkeriak, erresistentziak eta agentzia Euskal Herrian espetxeratutako emakumeen artean

Kartzela genero-erakunde bezala: genero-bereizkeriak, erresistentzia-praktikak eta agentzia Euskal Herrian espetxeratutako emakumeen artean doktore-tesiak ardatz izan du kartzela genero-ikuspegitik aztertzea, generoa (bir)sortzen duen instituzio moduan hartuta. Horretarako, hiru ildo nagusi garatu ditu: 1) espetxeratutako emakumeen bizipenak, ibilbideak, aldaketak nahiz ikaskuntzak; 2) kartzelaldiko genero-diskriminazioak eta desberdinkeriak; eta 3) itxialdiko arazoei eta zailtasunei aurre egiteko erresistentzia-praktikak eta agentzia. Ikuspegi biktimizatzaileak eta kriminalizatzaileak baztertu nahi izan ditu, eta emakume presoak baliozko solaskidetzat hartu. Euren arteko aniztasuna kontuan hartuta egin nahi izan du, horren konplexutasunari helduta. Azken batean, ikerketak ezinbestekotzat du emakume presoei buruzko bestelako iruditeria sortzea, errespetua eta aintzatespena funts hartuta, eta euren nondik norakoen jakintzan sakontzea, aktore sozialak euren bizitzen oinarrizko protagonista bezala hartzen dituen ikusmoldearen bidez, nahiz eta, batzuetan, aktore sozial horiek ekintzarako eta eraldaketarako aukerak murrizten dituzten testuinguruetan egon.

Zerrenda:
Egile nagusia: Ruiz Torrado, María
Formatua: Liburua
Argitaratua: ; Bilbo Udako Euskal Unibertsitatea , 2017
Gaia
Generoa / Forma Monografiak
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Monografia 316.62 RUI kar Eskuragarri  Eskatu EK18120013