Haurrak eta musika II [Interneteko baliabidea - Webgunea] : ikasten eta irakasten / zuzendaria, Iñaki Tolaretxipi; egileak, Iñaki Tolaretxipi, Maddalen Dorronsoro; aholkulari pedagogikoa, Antton Jauregi
Elkarri uztartuta ibili ohi dira musika eta irakaskuntza haurren garapenean eta ikaskuntza-prozesuan. Hari esker, garatu egiten dira haurraren sentsibilitatea, kontzentrazio- eta arreta gaitasuna, oroimena, psikomotrizitatea, irudimena eta sormena..., ordenaren sena ematen dio, eta sentimenduak adierazten laguntzen. Sozializatu egiten da haurra. Beraz, oso txikitatik hasten dira musikaren adierazpenak haurraren garapenean eta heziketan. Irakasleek, berriz, ahalik eta zorrotzen ekin behar diote musika, artetzat ez ezik, haurraren heziketaren osagaitzat ere erabiltzeari. Horregatik, hezitzaileek, fitxa praktiko hauek sei-zortzi urte bitarteko neska-mutikoen sormena aberasteko erabiltzea nahiko genuke. Horretarako, haurrekin erabiltzeko eta haien garapenaren ikuspegi berri bat jorratzeko, zenbait jolas, ariketa eta gomendio ere aurkezten dizkiegu.
Erakunde egilea: | |
---|---|
Beste egile batzuk: | ; ; |
Argitaratua: |
Usurbil
; Asmoz Fundazioa
, 2018
|
Bilduma: |
EIMA 2.0 (2017ko deialdia)
|
Gaia | |
Generoa / Forma |
EIMAk onetsitako materialak
Curriculumeko baliabideak Eduki digital didaktikoak Interneteko baliabidea |
Loturak: |
Joan material honetara |
Adina / Maila: |
Haur Hezkuntza, 3-6 urte |

Material-mota | Kokapen-kodea | Egoera | Barra-kodea |
Haur Hezkuntza | INTERNETEKO BALIABIDEA | EK18110060 |