Azala
Liburua Eskuragarri

Berriro itzuliko balitz / Xabier Etxeberria

Karlos Jaso jazz musikari iruindarra Heinsborg izeneko uharte txiki batera joan da bizitzera, Danimarkan, Maddi bere alaba jaioberriarekin. Bertakoa zen Karlosen emazte eta haurraren ama, Ejda, baina hura hil berria da eta berak bakarrik egin beharko die aurre hainbat arazori: ume txiki bat zaintzea, lana bilatzea, inguru arrotz batean nola hala egokitzea... Pertsonaien psikologian arakatzen eta egunerokotasun gazi-gozo bat kontatzen hasten zaigun istorio honek, baina, misterioaren eta hilketaren bidea hartuko du gero; erritmo izugarria, jakin-mina eta ustekabeak maisuki darabiltzan thriller-a idatzi du horrenbestez Etxeberriak, bai hizkuntzaren erabileran bai narrazioaren eraikuntzan lehendik ere ongi frogatua duen abileziarekin.

Zerrenda:
Egile nagusia: Etxeberria Garro, Xabier
Argitaratua: Donostia : Elkar, 2018
Generoa / Forma: Helduentzako Literatura
Loturak: Liburu honi buruzkoak Artefaktua telesaioan

Antzeko izenburuak