Azala
Liburua Eskuragarri

Bihotzean daramagun mundua / Maite Darceles

Atzean utzi du XXI. mendeak lehenbiziko erdia. Teknologiak erraztu bide du bizitza. Erraztu eta baretu. Gizarteak ikasi ditu pertsona guztien eta bakoitzaren zorionerako joera desbideratuak saihestearen onurak. Horretarako, jakina, joera horiek garaiz antzematea da urratsik funtsezkoena. Nahiz ez bakarra. Eta ezer ere ez dago printzipio horren gainetik. Loreak argi ikusten du norantz doan mundua, nora doan gizartea: aurrera, etengabeko progresioan, gero eta zorion beteago baterantz, perfekzio gero eta borobilagoa helburu. Eta perfekziorako bidaian, astunegi gertatu ohi da oroimenaren zama, garai bateko (gaurko?) ametsen karga... Baina gaztetasunak berezkoa du jakin-mina, eta "Y andrea" izengoitikoaren eskutik asetuko du Loreak berea. Eta jakin-minetik ekintzarako urratsa egitea planteatu beharko dio bere buruari, Sistemak anestesiatua nahi lukeen ikuspegi kritikoa bere baitan piztearekin batera. Maite Darcelesek planteatzen digun distopia honetan, gaurko irakurlea eta bere mundua gara benetako gogoetagaiak. Ez baitirudi bihotzean daramagun mundua izango denik etorkizunetik epaituko gaituena...

Zerrenda:
Egile nagusia: Darceles Tife, Maite
Argitaratua: Irun : Alberdania, 2018
Edizioa: 1. argit
Bilduma: Narrazioa (Alberdania) ; 124
Generoa / Forma Helduentzako Literatura
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Narratiba (Helduentzat) N DAR bih Eskuragarri  Eskatu IRALE18100047
Narratiba (Helduentzat) N DAR bih Eskuragarri  Eskatu EK18090098