Azala
Liburua Eskuragarri

Zein usain dute oroitzapenek? / Maddi Etxeberria Otaegi

Bizitzak hala nahi izan duelako joan da Gaia —hogeita bost urteko neska gaztea— Colchester hirira, lanera. Euskal Herriaren eta Erresuma Batuaren artean kokatzen da istorioa, eta Gaiak Heleni bidalitako eskutitzek gauzatzen dute kontakizuna, distantzia hori laburtuz. Lagun zaharrak, lagun berriak, amodio zaharrak, amodio berriak… Bizitza berri bati ekin nahi dio Gaiak, baina ez du atzean utzi duen altxorra ahaztu nahi. Astean bat, bi, hiru... eskutitzen bidez kontatzen dio lagunari bere bizitza berria; lagun berriak, Euskal Herriarekin gordetzen duen harremana, Anderrekin duen harremana... Urte betean zehar idatzitako eskutitz hauek Gaiaren bizitza kontatzen dute sinpleki; harremanetan oinarritutako bizitza, sentipenak, bizipenak… Gazteei eskainitako liburu bat da; eskutitzen bidez idatzita egonik, irakurterraza eta oso dinamikoa egiten da. Amaiera arte ez da trama guztia argitzen, eta eserialdi bakar batean irakurri nahiko ditu irakurleak eleberriko eskutitzak. Maitasunak eta heriotzak zeharkatutako liburua da esku artean duzuna, irakurle.

Zerrenda:
Egile nagusia: Etxeberria Otaegi, Maddi
Argitaratua: Donostia : Erein, 2018
Edizioa: 1. argit
Bilduma: Bioleta (Erein) ; 12
Gaia
Generoa / Forma Haur eta Gazteentzako Literatura
Adina / Maila: 13 urtetik aurrera (horia)
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Haur eta gazteentzako narratiba N ETX zei Eskuragarri  Eskatu IRALE18090080
Haur eta gazteentzako narratiba N ETX zei Eskuragarri  Eskatu EK18090061