Azala
Baliabide elektronikoa

Sormenaren magia [Interneteko baliabidea]

Apirilaren 23a Liburuaren Nazioarteko Eguna da. Egun horretan, txoko bat prestatuko dugu ikastolan literaturzaleontzat. Txoko horren leloa “Sormenaren magiaz elkarrekin gozatzen” izango da, eta “Sormenaren magia” izena duen proiektuaren emaitza aurkeztuko da bertan. Adin guztietako ikasleen artean sortutako ipuinak egongo dira, hainbat formatutan. Helburua, bakarka zein elkarrekin, literaturaz gozatzeko momentua eskaintzea da: sortutako lanak ikusi, ipuinak irakurri, iritziak komentatu, sormen askatzailearen emaitza sentitu… Hori guztia gauza dadin, ikasleek proiektu literario bati aurre egingo diote. Proiektuak sormenaren eta elkarlanaren bidea ibili nahi du, batetik, eta, bestetik, literaturara hurbildu nahi ditu ahalik eta ikasle gehien. Hainbat arlo inplikatuta, eta, hainbat adinetako ikasleen arteko elkarlanaz, ipuinak sortu, ilustratu eta paperean zein bideoan editatu egin behar dira. Literatura Unibertsala ikasgaian dauden ikasleak arduratuko dira egun horretarako adierazleen sormen-prozesua kudeatzeaz.

Zerrenda:
Egile nagusia: Gomez de Segura Artesero, Esti
Egile korporatiboa: IRALE (2017-2018 ikasturtea) ; R-400
Argitaratua: Artazugoikoa ; www.irale.hezkuntza.net , 2018
Gaia
Generoa / Forma IRALEren materialak
Curriculumeko baliabideak
EIMAk onetsitako materialak
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Joan material honetara
Adina / Maila: Batxilergoa, 2. maila