Egunen harian

2004ko uztailaren 19an, Xabier Mendigurenek "Egunen" harian izeneko bloga inauguratu zuen, eta, geroztik, beasaindarra goizeroko erreferentzia izan da Internet erabiltzen dutenen artean; alde batetik, literatura, zinema, antzerki eta artearen alorretan ikuspuntu aberasgarri eta espezializatua planteatu duelako, eta, bestetik, hausnarketa eta pasadizo pertsonal ederrak eskaini dituelako, besteak beste. Baina, batez ere, irakurlearengana heltzen asmatu duela azpimarratuko nuke, ez errazkeriarekin baizik eta kalitatearekin. Eta hori gutxi balitz, bokazio eta asmo literarioarekin. Kontua ez da soilik egunero idatzi eta argitaratzea, kontua ez da soilik burua egunero aktibo izatea, kontua da, batez ere, egunero literatura egiteko helburua izatea. Eta Xabierrek erronka jarri zion bere buruari, eta urtebetea amaitu eta gainditu egin du erronka, zelan gainera. Literaturatik hurbil egoteko pretentsioa izan zuen 2004ko uztailean, eta, 2005eko uztailera helduta, dudarik ez dago ondo baino hobeto bete duela asmo hori, zailtasunak zailtasun.

Zerrenda:
Egile nagusia: Mendiguren Elizegi, Xabier
Formatua: Liburua
Argitaratua: Bilbo : Elea , 2005
Edizioa: 1. argit.
Gaia
Generoa / Forma Monografiak
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Monografia 929 Mendiguren, Xabier MEN egu Eskuragarri  Eskatu EK18050219