Putzu

1873. urtea da, Donostian. Urtebete bada Bigarren Karlistada hasi zela eta Joxemari Arrubarrena “Putzu”, 22 urteko gaztea, ez da lasai bizi armada liberal arrotzak menperaturiko hirian. Pena du bere betiko Putzu kalea utzi beharra baina, bere barruko ezinegona eraman ezinda, armak eskuetan hartuta lagundu nahiko du foruen defentsan, karlistekin bat eginda. Boluntario alde eginez geroztik, Euskal Herri osoan barrena ibiliko da Putzu: Tolosan, Zugarramurdin, Lizarra aldean, Gernikan, Oñatin, Donostiaren setioan berriz ere, baita Ipar Euskal Herrian ere, Lapurditik Zuberoaraino.

Zerrenda:
Egile nagusia: Txillardegi (1929-2012)
Formatua: Liburua
Argitaratua: Donostia : Elkarlanean , L.G. 1999
Saila: Literatura saila
Generoa / Forma Helduentzako Literatura
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Narratiba (Helduentzat) N TXI put Eskuragarri  Eskatu EK18050205