Azala
Liburu elektronikoa Eskuragarri

[Izen + egin]a aditz-lokuzioak : inkorporazio mailak

Donostiako Isla Hotelean Mario Saltarelli irakaslearekin izandako elkarrizketaren ondoren, bide erakargarri eta berritzaile bati hasiera eman nion. Urteak pasata, areagotu egin da niregan 22 urterekin Mariori erakutsi nion euskararekiko pasioa. Los Angeleseko University of Southern California delakoan egin nuen masterraren amaierako azterketa aurrean banu bezala gogoratzen dut. Sintaxia arloko azterketa zen eta gure ama-hizkuntzaren ezaugarriez idatzi behar genuen. Orduantxe ohartu nintzen, euskararen orden askeaz idaztea erabaki ondoren, aditz-lokuzioek erakusten zuten joko malguaz. A++ bat lortu nuen azterketan, bikain, eta irakasleak jarri zidan oharrak poztu ninduen gehien: "excellent essay; this could be the topic of your future dissertation". Aditz-lokuzioak nire tesiaren azterketa gai izan zitezkeela zioen oharrak eta halaxe izan zen. Bidea luzea izan da, baita esperientzia gogorra ere. Behin baino gehiagotan, tunel beltz batean sentitu naiz, argia ikusi ezinik. Segunduak, minutuak, orduak, egunak eta urteak pasa dira eta argia ezin ikusi… Baina negar, barre, lan, amets, dantza eta korrika egin ondoren, arnasa hartu dut. Eta amaiera oneko bide honetan gauza asko ikasi ditut. Hizkuntzalaritzaz ez ezik, konstantzia, kemena, ez etsitzea, eta bidean topatu ditudanekin batera, aurre egitea ikasi dut. Tesia aitzaki, lagun minak egin ditut eta tesiari esker, nire begiak munduari begira ditut, betirako lo egin arte.

Zerrenda:
Egile nagusia: Martinez Etxarri, Arantzazu
Beste egile batzuk: Azkarate, Miren
Argitaratua: ; Donostia : Deustuko Unibertsitatea = Universidad de Deusto , 2015
Gaia
Generoa / Forma Doktorego-tesiak
Interneteko baliabidea
Monografiak
Loturak: Joan Ingumaren webgunera 
Joan material honetara
Adina / Maila: espezializatua

Internet


Joan Ingumaren webgunera 

Joan material honetara
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Monografia interneteko baliabidea Eskuragarri  Eskatu EK18050010