Basauriko euskararen azterketa linguistikoa [Doktorego-tesia] [Interneteko baliabidea]

Hogei urtetik gora pasatu dira tesi-lan hau egitea bururatu zitzaidanetik. Nire herriko euskara, Basaurikoa, galtzeko bidean zegoen eta haren azterketa sakona, egitekotan, orduantxe egin behar zen. Izan ere, gerra ostean transmisio etena egon zen jatorrizko hizkuntzaren erabileran, eta laurogeiko hamarkadan Basaurin geratzen ziren betiko basauritar euskaldunak gutxi ziren eta nahiko nagusiak, salbuespenak salbuespen. Premiazkoa zen bilketa lana eta horixe egitea erabaki nuen. Lekuko egokiak bilatu auzorik auzo, galdekizunak prestatu eta grabatzailea eskuan etxerik etxe ibiltzeari eman nion, atso-agure mordoxka baten pazientziaz abusatuz. Urte batzuk pasatu ondoren, lana doktoretza-tesi baten gauzatu zen eta, material osagarri gisa, hainbat grabaketa geratu ziren, eta bideo bat, duela gutxi DVD formatura pasatu duguna. “Basauriko Euskara” izeneko liburu bat ere argitaratu zen, tesiaren laburpen erabilgarri gisa. 2009an atzera begiratzen dudanean “eskerrak!” pentsatzen dut. Eskerrak lan hori orduan egin genuen, zeren gaur egun ezin izango baitzen halako ikerketarik burutu. Azken hogei urteotan, elkarrizketatu nituen lekukoak bananbanan zelan hil diren ikusi dut penaz, eta orain ezinezkoa da, esaterako, Ariz edo Uribarri auzoetan inor topatzea Basauriko betiko euskaraz egiteko gauza denik. Eta beste auzo askotan ere larri ibiliko ginen nik izan nituenen gisako lekuko egokiak aurkitzeko. Atxikorreko Karmen Mojak oparitu zigun hitanoa, adibidez, joan da betiko. Orain askoz euskald...

Deskribapen osoa

Zerrenda:
Egile nagusia: Arretxe, Jon
Beste egile batzuk: Etxebarria Ayesta, Juan Manuel
Formatua: Baliabide elektronikoa
Argitaratua: ; Deustuko Unibertsitatea 1993
Gaia
Generoa / Forma Monografiak
Loturak:

Internet

Joan material honetara

Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Monografia interneteko baliabidea Eskuragarri  Eskatu Unknown
Monografia interneteko baliabidea Eskuragarri  Eskatu EK18040045